189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 3 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4474
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2024ko uztailaren 12ko Ebazpena, kontsumo-arloko SAN-20A001-32-2024 zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da SAN-20A001-32-2024 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, 2024ko uztailaren 12an, Y6298746Ari zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren 4/2023 Legearen 141.01 eta 139.01 artikuluak.
Arau-haustearen deskribapena: Ikuskatze-lanak errazteari edo agintari eskudunek edo horien agenteek beren eginkizunen garapenean eskatutako datuak edo informazioak emateari uko egitea, ezetza ematea edo oztopoak jartzea, baita informazio zehaztugabea edo osatugabea edo dokumentazio faltsua ematea ere. Kontsumitzaileek edo erabiltzaileek sinatzen dituzten kontratuetan abusuzko klausulak sartzea edo abusuzko praktikak egitea.
Ezarritako zehapena: 11.001 euro.
Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da zigortuaren Y6298746A eta espediente-zenbakia (SAN-20A001-32-2024), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 17a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.