189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4473
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-48A001-177-2024 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela.
Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da Automotor SF Toledo, SL sozietateari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2024ko ekainaren 5ean, ustez arau-hausteak egin baititu kontsumo-arloan.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon (Rekalde zumarkalea, 39-A) duen bulegoan aztertu ahal izango da espedientea.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 10a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.