Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4472

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako G 18 2024 AD zehapen-prozeduraren ebazpena jakinarazten baita.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ebazpena eman da, 2024ko uztailaren 22an, osasun-araudiaren balizko arau-hausteengatik.

Hainbat saio egin dugun arren, NAN: 73276268Q zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientearen ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, edo, bestela, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabete bateko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztergai egongo da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Sancho el Sabio 35, 2. solairua, Donostia – Aholkularitza Juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. eta 46 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2024ko irailaren 11.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala