Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4468

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioan bideratutako 301/2024 prozedura arruntean agertzeko eta pertsonatzeko deia, eta, bestetik, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2024ko uztailaren 19ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, eskatutako administrazio-espedientearen kopia osoa, kautotua, zenbakitua eta indexatua aipatutako sala horretara bidaltzea erabaki zen.

Ezinezkoa izan da idazpuruan aipatutako deia zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako deia eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Saileko Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2024 irailaren 10a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala