Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4465

AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Ángeles Custodios» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Ángeles Custodios» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculumak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:

Kode-zenbakia: 48002328 eta 014619.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ángeles Custodios».

Titularra: Santos Ángeles Custodios.

Helbidea: : Zabalbide 21.

Udalerria: Bilbo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Administrazio-zerbitzuak» oinarrizko mailako heziketa-zikloa emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazio-zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ahoaren eta hortzen higienea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak.

○ Etxeko jarduerak eta eraikinen garbiketa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala