189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (463 KB - 2 orri.)
- EPUB (286 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4464
EBAZPENA, 2024ko irailaren 17koa, Trafiko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko otsailaren 20ko Ebazpenaren V. eranskina; ebazpen horrek 2024. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzen ditu, Salgai Arriskutsuen Ibilbideen Sarean (SAIS) Gipuzkoako lurraldeko bide-tarte gehiago sartzeko.
Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 18. artikuluan ezartzen duenaren arabera, zirkulazio segurua eta arina bermatzeko beharrezkoa denean, edo ingurumenarekin lotutako arrazoiak daudenean, trafiko-arloko agintaritzak dauka trafikoa erregulatzeko neurri bereziak hartzeko ahalmena.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzeko eskumena Trafiko Zuzendaritzak dauka, trafikoari, ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak 17.3.d) artikuluan jasotzen duen bezala.
Hori dela eta, Trafiko zuzendariaren 2024ko otsailaren 20ko ebazpena eman zen, 2024. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena. Ebazpen horrek, besteak beste, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuen zirkulazio-murrizketak ezartzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoan zehar horrelako salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuek jarraitu beharreko Ibilbideen Sarea finkatzen du, otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuak, Espainiar lurraldeko errepideetan zehar salgai arriskutsuen garraioak arautzen dituenak, 5. artikuluan ezartzen duenaren arabera.
Salgai arriskutsuak Gipuzkoako lurraldetik nola igarotzen diren zein lurralde horretako bideak aztertuta, komeni da sare horretan bide-tarte gehiago sartzea, horiek salgai arriskutsuak igarotzeko segurtasun-bermeak eskaintzen baitituzte eta, halaber, salgai arriskutsuen garraioaren fluxua hobeto banatzeko aukera emango baitute, garraio horien jatorria edo helmuga kontuan hartuta.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
V. eranskina (Salgai Arriskutsuen Ibilbideen Sarea, SAIS) aldatzea.
2024ko otsailaren 20ko ebazpenaren V. eranskina aldatzen da Salgai Arriskutsuen Ibilbideen Sarean (SAIS) Gipuzkoako lurraldetik igarotzen diren errepide hauek sartzeko: AP-1aren tarte bat, A-636a eta A-15aren azken tartea.
AZKEN XEDAPENA.– Indarraldia.
Ebazpen hau indarrean sartuko da zortzi egun balioduneko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 17a.
Trafiko zuzendaria,
ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.