189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4462
AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzan Auzitegi Klinikako Zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko berariazko lehiaketarako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena. Lanpostu horretarako deialdia 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez egin zen.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2024ko ekainaren 25eko BOEn argitaratu zen), Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzan Auzitegi Klinikako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko berariazko lehiaketarako deialdia egin zen.
Bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatzeko ardura izango duen Balorazio Batzordeko kideak izendatzea, hala xedatuta baitago berariazko lehiaketarako deialdia egiten duen 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren 5. artikuluan eta Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Arautegia onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluan.
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez deitutako berariazko lehiaketarako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide izendatzea honako hauek:
Batzordeburua:
Nagore Moraga Yubero
1. kidea:
Juan Bautista Arrieta Pérez
2. kidea:
Ana Abasolo Tellería
3. kidea:
Alberto Ramírez Álava
4. kidea:
Patxi Xabier Pinedo Castaños
Idazkaria:
Iñigo Cortázar Ibañez
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.