189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4461
1271/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Susana Martín Benavides Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariorde kargutik kentzen dela deklaratzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 147/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko otsailaren 22ko EHAA, 38. zk.), Susana Martín Benavides Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko zuzendariorde izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Susana Martín Benavides Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko zuzendariorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 18ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.