189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4459
280/2024 DEKRETUA, irailaren 24koa, Lurralde Plangintzako eta Hiri Agendako sailburuordea kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko irailaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Miguel Ángel Páez Escamendi jauna Lurralde Plangintzako eta Hiri Agendako sailburuorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko irailaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 24an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.