189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
4457
282/2024 DEKRETUA, irailaren 24koa, unibertsitateaz kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea sortzea arautzen duen otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko irailaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Eduardo Ubieta Muñuzuri jauna unibertsitateaz kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko irailaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 24an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.