186. zk., 2024ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4416
IRAGARKIA, «Gipuzkoako Foru Aldundiko errepideetako zarataren aurkako ekintza-plana. 4. fasea» jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da «Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako zarataren aurkako ekintza-plana. 4. fasea». Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, edozein pertsona fisiko edo juridikok dokumentazioa aztertu eta egokitzat jotzen dituen alegazioak eta oharrak aurkeztu ahal izan ditzan, hilabeteko epean, azken aldizkaria argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Ondorio horietarako, modu hauetan kontsultatu daiteke «Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zarataren aurkako ekintza-plana. 4. fasea»:
Kontsulta telematikoa: Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuaren webgunean, esteka honetan:
www.gipuzkoa.eus/eu/web/errepideak/araudia-eta-agiriak/zarataren-mapa-estrategikoak
Aurrez aurreko kontsulta: Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Birgaitze Zerbitzua eta Bulego Teknikoa (Miramon pasealekua 166, 20014-Donostia-San Sebastián), bulegoko lanorduetan.
Ekintza-planari buruzko alegazioak edo iradokizunak Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko Erregistroan aurkeztu ahal izango dira.
Donostia / San Sebastián, 2024ko irailaren 13a.
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako foru-diputatua,
FÉLIX URKOLA IRIARTE.