Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2024ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4410

IRAGARKIA, 2024ko irailaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, itzulketa-ebazpena jakinarazten duena (Gizarte Segurantzarako kuoten 2023ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak itzulketa-ebazpena igorri du, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen arabera. Laguntza horien bidez, Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzen zaizkio, eta, horretarako, errekurtsoak esleitu dira organismo autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 8ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2023ko martxoaren 15eko EHAA).

Itzulketa-ebazpen hori aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen hau alde interesdunari jakinarazten zaio, eta adierazi ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio-bidea eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko ebazpenaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala