Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2024ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4406

EBAZPENA, 2024ko irailaren 9koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, 2024ko deialdian.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko uztailaren 17ko Aginduak (2024ko abuztuaren 21eko EHAA, 162. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen ditu, eta 2024rako deialdia egiten du.

I. eranskinaren 11. oinarriak ezartzen duenez, balorazio-batzordea sortuko da, eta haren osaera Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariak ezarriko du.

Hala ere, Familia eta Haurren Zuzendaritzako pertsona titularra kargugabetu zenez eta kargua hutsik dagoenez (horren berri eman zen 2024ko uztailaren 16ko EHAAn), urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren xedapen gehigarriaren arabera (horren bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura funtzional eta organikoa ezartzen da), Familia eta Haurren Zuzendaritzari dagozkion eskumen eta funtzioak hurrengo nagusi hierarkikoak erabiliko ditu; hau da, Gizarte Politiketako sailburuordeak.

Horrez gain, kontuan izango dira lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarria eta lehen xedapen iragankorra (Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu).

Horrekin batera, aginduaren I. eranskinaren 13. oinarria jarraituz, gutxienez hiru eta gehienez lau pertsonak osatuko dute Batzordea, eta Familia eta Haurren Zuzendaritzako goi-kargudunak edo enplegatu publikoak izango dira, bi sexuen presentzia orekatuarekin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da batzordea bera eratu baino lehen, Familia eta Haurren Zuzendaritzaren ebazpen bidez.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta batzordearen osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:

Presidentea: Mikel Pascual Elexpe, Familia eta Haurren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Kideak: Eva María García Solana eta Susana Sendino Del Cerro, Familia eta Haurren Zuzendaritzako teknikariak.

Era berean, Eva María Garcia, Familia eta Haurren Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria ere izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako eta denek horren berri izan dezaten.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala