186. zk., 2024ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 4 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4403
AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sopuertan (Bizkaia) dagoen «San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako bi ziurtagiri profesional emateko, bata oinarrizko mailakoa eta bestea goi-mailakoa.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretua (abuztuaren 29ko BOE), Lanbide Heziketako irakaskuntzen titulu-katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako sei titulu ezartzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 20 tituluren curriculumak ezartzen dituena; uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua (abuztuaren 15eko BOE), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 18ko 289/2023 Errege Dekretua (maiatzaren 1eko BOE), Gizarteratzeko eta Goi Mailako Teknikariaren hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluak eguneratzen dituena eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua (maiatzaren 23ko EHAA), Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Aldatu egiten da 2024-2025 ikasturterako jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.
Kode zenbakia: 48007818 eta 014824.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «San Viator».
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelino Gangoiti.
Helbidea: Cerro San Cristobal, 2.
Udalerria: Sopuerta.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa» Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-zikloko «Eraikinetako eta lokaletako oinarrizko garbiketa-lanak» ziurtagiri profesionala emateko.
– «Gizarteratzea» Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-zikloko «Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleen gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzerako laguntza» ziurtagiri profesionala emateko, 20 ikaspostutarako.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Nekazaritza.
○ Basoa eta natura-ingurunea kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
○ Merkataritza zerbitzuak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mantentze-lan elektronikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mekanizazioa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
○ Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketako oinarrizko mailako heziketa-zikloko Eraikinetako eta lokaletako oinarrizko garbiketa-lanetako ziurtagiri profesionala. Edukiera: ziurtagiri profesional 1.
○ Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloko Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleen gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzerako laguntzako ziurtagiri profesionala. Edukiera: ziurtagiri profesional 1, 20 ikaspostutarako edukieraz.
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
○ Ibilgailuen mantentze-lanak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Karrozeria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Ibilgailu automobilen, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak, erdi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.