Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2024ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4401

EBAZPENA, 2024ko irailaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2024ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, kontuan hartuta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2024ko martxoaren 19an egindako bileran (erabaki hori 2024ko apirilaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 64. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 12a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala