186. zk., 2024ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 9 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4396
251/2024 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, portuetako udal-kontseiluak sortzekoa.
Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluak ezartzen duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoak portuen gaineko eskumen esklusiboa du, betiere interes orokorrekotzat hartuta ez dauden portuak badira. Eskumen hori baliatuz, Estatuak portuen arloan zituen ondasun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku utzi ziren, 1982ko maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 19. artikuluak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari esleitzen dio gai horri dagokion jardun-arloa.
Portuarekin lotutako jarduketak, funtsean, hauek dira: portu-azpiegiturak planifikatu eta garatzea, portu, azpiegitura eta ekipamendu berriak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak onartu ondoren; portuko jabari publikoa kudeatu eta ustiatzea, portuko espazioak eta erabilerak behar bezala mugatuz, eta haiek erabiltzeko behar diren tituluak emateko, aldatzeko eta azkentzeko prozedurak ezarriz; eta portuko jabari publikoa zaintzea, babestea eta defendatzea.
Alabaina, portu batek hartzen duen espazio fisikoa bada espazio hori kokatua dagoen udalerriaren parte ere, eta lotura estua du kasuan kasuko kostako herrietako bizitza sozial, kultural eta ekonomikoarekin. Beraz, ez da lurralde-zati bakartu bat; aitzitik, portuaren eremuan interes ugari biltzen dira, eta, horrenbestez, mekanismo eta tresna jakin batzuk aplikatu behar dira askotariko eragileen parte-hartzea errazteko, formula organikoak erabiliz.
Partaidetza-printzipio hori betetzeko, portuetako aholku-kontseiluak sortu ziren 1991ko ekainaren 4ko 359/1991 Dekretuaren bidez, portuen arloko aholkularitza, kontsulta eta eztabaida bideratzeko organo izan zitezen. Organo horiek, dimentsionamenduaren, flotaren, harrapaketen eta sektorean zuten eraginaren arabera, lau portutara mugatu ziren: Hondarribia, Getaria, Ondarroa eta Bermeo.
Eskumen esklusiboez baliatuz, Eusko Legebiltzarrak 2/2018 Legea onartu zuen, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena. Lege horrek berariaz indargabetzen du aipatutako portuetako aholku-kontseiluak sortzeko araua. Hala ere, 4. artikuluaren 1. apartatuak dio erregelamendu bidez sortu behar direla portuetako udal-kontseiluak, instituzioek eta gizarteak portuen arloan parte hartzeko organo gisa. Eta horixe da, hain zuzen ere, onartzen den erregelamenduaren xedeetako bat: 2/2018 Legea garatzea, aipatutako kontseiluak sortzeari dagokionez.
2/2018 Legearen aurreikuspena garatzeaz gain, administrazio publikoen arteko parte-hartzearen, elkarlanaren, lankidetzaren eta koordinazioaren printzipio orokorrak bete nahi dira, eta, arlo horretan, komenigarritzat jo da portuko administrazioaren eta portu bat duten udal-administrazioen artean harremanak artikulatzeko formulak ezartzea.
Dekretu hau egiteko, eragindako administrazioei egin zaie kontsulta. Orobat bete dira Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen 2023ko martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritako izapideak.
Ondorioz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko irailaren 10eko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
PORTUETAKO UDAL-KONTSEILUAK
1. artikulua.– Xedea.
Dekretu honen xedea da portuetako udal-kontseiluak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2. artikulua.– Portuetako udal-kontseiluen izaera.
1.– Portuetako udal-kontseiluak portuen arloko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidarako kide anitzeko organoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenen barruan jarduten dutenak.
2.– Portuetako udal-kontseiluak portuetan eta itsas gaietan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailari atxikitzen zaizkio.
3. artikulua.– Portuetako udal-kontseiluen araubide juridikoa.
Portuetako udal-kontseiluak honako hauen arabera arautuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legea; onartzen den araua; haien barruan onartzen den funtzionamendu-erregelamendua –hala badagokio–; eta, arau horietan aurreikusita ez dagoen guztian, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18. Artikulura bitartean xedatutakoa.
4. artikulua.– Portuetako udal-kontseiluen eginkizunak:
1.– Portuetako udal-kontseiluen eginkizunak honako hauek izango dira:
a) Portu-eremu bakoitzean dauden beharrak aztertzea eta portuko instalazioen eta azaleren erabilerak hobeto kudeatzea ekarriko duten jarduketak proposatzea.
b) Portuetan eta itsas gaietan eskumena duen sailak idazten dituen jarraibide eta planen inguruan aholkatzea.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak portuen arloan egiten dituen erregelamenduzko xedapenen proiektuei buruzko txostenak egitea.
d) Portuko ustiapena arrazionalizatzeko eta optimizatzeko neurri egokiak proposatzea.
e) Autonomia-erkidegoko administrazioaren eta portu-lurraldearen gaineko erantzukizuna duen toki-administrazioaren arteko koordinazioa sustatzea eta babestea.
f) Portuko jabari publikoaren ezagutza, kontserbazioa eta babesa sustatzea.
2.– Agindutako eginkizunak betetzeko orduan –batez ere, portuko instalazioen eta eremuen erabilerak hobeto kudeatzeko jarduerak proposatzeko orduan eta espazioa antolatzeko eta planifikatzeko prozesuetan aholkuak emateko orduan–, zeharkako gai eta alderdiak hartuko dira kontuan, hala nola segurtasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna oro har, eta zerbitzu, ekipamendu eta espazio publikoetarako eta enplegurako eta ekonomiarako irisgarritasuna zehazki, genero-ikuspegian oinarrituta.
5. artikulua.– Portuetako udal-kontseiluen erabakiak.
Portuetako udal-kontseiluek hartzen dituzten erabakiak ez dira inola ere lotesleak izango.
6. artikulua.– Portuetako udal-kontseiluen osaera.
Hau izango da portuetako udal-kontseiluen osaera:
1.– Presidente batek, idazkari batek eta bokalek osatuko dute kontseilua.
2.– Emakumeen eta gizonek kontseiluen osaeran izango duten presentziari dagokionez, kontuan hartu beharko da Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistak Gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua.
3.– Kontseiluetako kideak izendatzeko orduan, aintzat hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan trebakuntza nahikoa izatea.
4.– Kontseiluetako kideek hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute beren jarduketetan. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.
5.– Ez da ordainsaririk jasoko kontseiluko kide izateagatik, baina zerbitzuen ondorioz eta legediari jarraikiz kideei dagozkien dietak eta kalte-ordainak bere horretan ordainduko dira.
7. artikulua.– Presidentea.
Portuen arloko eskumena duen zuzendaria izango da kontseiluko presidentea, eta egiteko hauek bete beharko ditu:
a) Kontseiluaren ordezkari izatea.
b) Ohiko eta ezohiko bilkuren deialdia erabakitzea eta gai-zerrenda ezartzea.
c) Bileretan buru izatea eta horiei amaiera ematea, eztabaiden moderatzaile izatea, eta eztabaidok bertan behera uztea arrazoi justifikaturik badago.
d) Aktei oniritzia ematea.
e) Kontseiluak berak egozten dizkion beste egiteko guztiak.
8. artikulua.– Idazkaria.
1.– Presidenteak izendatuko du idazkaria, portuen arloko eskumena duen saileko langileen artean; hauek izango dira idazkariaren egitekoak:
a) Bilkuretara joatea; hitz egiteko eskubidea izango du, baina botorik ez.
b) Presidenteak aginduta, bilkuren deialdia egitea.
c) Bileretako aktak idaztea.
d) Kontseiluko presidenteak esleitzen dizkion gainerako eginkizun guztiak eta idazkaritzak berezkoak dituenak.
2.– Ez dagoelako, gaixo dagoelako edo legezko beste arrazoi bategatik idazkaria ordeztu behar bada, presidenteak horretarako izendatutakoak ordeztuko du.
9. artikulua.– Bokalak.
1.– Kontseilu bakoitzean, portu bakoitzaren beharrizanak eta berezitasunak kontuan hartuta, presidenteaz gain bokalak ere izendatuko dira.
2.– Presidenteak izendatuko ditu kontseiluko bokalak, ordezkatuta dauden erakundeen proposamenak kontuan hartuta. Kontseiluko kideen izendapenen iraupena bat etorriko da kide horiek duten karguarekin edo lanpostuarekin. Ordezkaritza horietan gerta daitezkeen aldaketak behar besteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko zaizkio presidenteari, beste kide batzuk izenda ditzan eta, horrela, bileren deialdia eta bilera bera baliozkoak izan daitezen.
3.– Beste sail, administrazio, organismo, entitate edo kolektibo batzuetako ordezkariek parte hartzea ezinbestekoa den gaietan, bai eta dena delako gaian aditu direnak ere –nahiz eta ez izan kontseilukide– bertan izatea komeni denean, lehendakariak aukeran izango du halako jendeari dei egitea, kontseiluko gainerako kideen eskaerak kontuan hartuta, soilik gai horiek tratatzeko.
4.– Bokalen zereginak:
a) Bilkuretarako deialdia jasotzea, gai-zerrenda barne duela.
b) Gai-zerrendan sartu beharreko gaiak proposatu ahal izango dizkiote idatziz presidenteari.
c) Kontseiluaren ezohiko bilkurak proposatu ahalko dituzte.
d) Beren iritzi eta proposamenak askatasunez adierazi ahalko dituzte, gai-zerrendako edozein gairen inguruan.
e) Botoa emateko eskubidea baliatu ahalko dute, hala badagokio, eta botoaren zentzua eta arrazoiak azaldu.
f) Galderak eta eskaerak egitea.
10. artikulua.– Deialdia eta bilerak.
1.– Deialdia idatziz egingo da, bilera egin baino 7 egun baliodun lehenago gutxienez, eta epe horretatik kanpo geratuko dira deialdiaren eguna eta bilera egiteko aurreikusitako eguna. Kontseiluak berak erabakiko du zenbatean behin egingo diren ohiko bilerak, baina urtean bat egin beharko da, gutxienez. Presidenteak beharrezko irizten dionean antolatuko ditu ezohiko bilerak, edo gutxienez bokalen % 50ek eskatzen duenean.
Presidenteak deialdi-epea murrizteko erabakia hartu ahal izango du larrialdi-egoeretan; gutxieneko epea 48 ordukoa izango da.
2.– Bilerek erabateko balioa izango dute lehen deialdian baldin eta, presidenteaz eta idazkariaz gain, edo, hala badagokio, haien ordezkoez gain, bokalen erdiak bertaratzen badira; bertaratutako horietako batek toki-korporazioaren ordezkaria izan behar du nahi eta nahi ez. Bigarren deialdian, ordu erdi igarotakoan, orduan bilera egiteko moduan izango da kontseilua baldin eta, presidenteaz eta idazkariaz gain, dagokion toki-korporazioaren ordezkaria ere bertaratzen bada.
3.– Ezin da eztabaidatu edo erabaki gai-zerrendan jarri ez den gairik, salbu eta kontseilukide guztiak bertan egonda gehiengoz erabakitzen bada aztergaia eztabaidatzea beharrezkoa dela.
4.– Aukera emango da geografikoki urruti dauden kontseilukideek parte har dezaten eta beren borondatea adieraz dezaten, bideokonferentziaren edo antzeko bitarteko baten bidez, zeinak bi noranzko eta aldibereko komunikazioa bermatu behar baititu, bai irudiarena eta soinuarena, bai ikusizko, entzumenezko eta ahozko elkarrekintza.
Zirkunstantzia hori aktan jaso beharko da.
5.– Aktak idatzi eta ikus-onetsi ondoren, gainerako kideei helaraziko zaizkie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
II. KAPITULUA
PORTU BAKOITZEKO UDAL-KONTSEILUAK ETA HAIEN OSAERA
11. artikulua.– Sortzen diren portuetako udal-kontseiluak.
Hondarribi, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentziako portuetako udal-kontseiluak sortzen dira.
12. artikulua.– Portuetako udal-kontseilu bakoitzaren osaera.
Hona hemen haien osaera:
12.1.– Hondarribiko Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat.
– Hondarribiko Udalaren ordezkari bat.
– Euskadiko Kirol Portuak (aurrerantzean, EKP) erakundearen ordezkari bat.
– Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren ordezkari bat.
12.2.– Donostiako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat.
– Donostiako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
– Arrantzale Kofradiaren ordezkari bat.
12.3.– Orioko Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat.
– Orioko Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
– Arrantzale Kofradiaren ordezkari bat.
12.4.– Getariako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat.
– Getariako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
– Arrantzale Kofradiaren ordezkari bat.
12.5.– Zumaiako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat.
– Zumaiako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
– Itsasoko eta portuko industriaren ordezkari bat.
12.6.– Debako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat.
– Debako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
12.7.– Mutrikuko Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat.
– Mutrikuko Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
12.8.– Ondarroako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Ondarroako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
– OPPAO Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Erakundearen ordezkari bat.
– Ondarroako Arrantzale Kofradiaren ordezkari bat.
– Ondarroako Arrain Merkaturatzaileen Elkartearen ordezkari bat.
12.9.– Lekeitioko Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Lekeitioko Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
– Lekeitioko Arrantzale Kofradiaren ordezkari bat.
12.10.– Eako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Eako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
12.11.– Elantxobeko Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Elantxobeko Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
12.12.– Mundakako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Mundakako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
12.13.– Bermeoko Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Bermeoko Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
– Bermeoko portuan jarduten duten enpresa kontsignatarioen ordezkari bat.
– Bermeoko Arrantzale Kofradiaren ordezkari bat.
12.14.– Armintzako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Lemoizko Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
12.15.– Plentziako Portuko Udal Kontseilua.
a) Presidentea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
b) Idazkaria: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat.
c) Bokalak:
– Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Bizkaiko ordezkari bat.
– Plentziako Udalaren ordezkari bat.
– EKPren ordezkari bat.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Garatzeko ahalmena.
Ahalmena ematen zaio portuen arloan eskumena duen sailburuari dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak agindu bidez ezartzeko, bai eta portuetako udal-kontseiluen osaera aldatzeko ere, egoerak hala eskatzen duenean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 10ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.