Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4394

IRAGARKIA, 240/2024 prozedura arruntaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4 Epaitegian ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian (240/2024 prozedura arrunta) 37/2024 Erabakiaren aurka, zeinaren bidez gorako errekurtso bat ebatzi den, UPV/EHUko epaimahaiaren 2024ko otsailaren 23ko Erabakiaren aurka jarritakoa. Erabaki horren bidez, oposizio fasearen emaitzak argitaratu ziren A taldeko Zuzenbideko Gestio Teknikarien eskalako deialdi espezifikoan, karrerako funtzionarioen hautaketa prozesu arruntaren barruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2024ko irailaren 13a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala