185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4393
IRAGARKIA, 128/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.
Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Javier Antonio Gońi González-ek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 128/2024 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 2092/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez partzialki baiesten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 4ko 294/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hain zuzen, 294/2023 Ebazpenaren bidez agindua eman zen 2021eko aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrendak webgunean argitaratzeko –izendapen luzeenak eta izendapen laburrenak–, Mantentze Lanetako Ofiziala kategorian.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 16a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.