Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4392

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-33/2024-AD zehapen-prozeduran igorritako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Y3465790A AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2024ko uztailaren 23an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik (tabakoaren kontsumoa debekatutako lekuan baimentzea) irekitako zehapen-espedientearen barruan.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)– gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean, «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko irailaren 9a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala