185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4391
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-32/2024-S zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.
22741090R IFZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Horren arabera, jakinarazten zaio 2024ko uztailaren 16an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia igorri zela, ustez osasun-araudiaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.
– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako; alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.
Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura, eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.
Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean, «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko irailaren 9a.
Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.