Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4382

IRAGARKIA, 2024ko abuztuaren 20koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako alboko buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko I202024000048175 arau-hausteengatik –arau-hauste aktan jasotakoengatik– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoaren berri izateko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea 7 - 1. solairua, Donostia / San Sebastián), 08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2024ko abuztuaren 20a.

Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako alboko burua,

SHANDRA VIVAS RODRIGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala