Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
4381

EBAZPENA, 2024ko irailaren 2koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzen 2024ko deialdian erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda.

Urriaren 11ko 118/2022 Dekretuaren bidez, ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzak arautu ziren. 2024ko ekitaldirako laguntza horiek Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez deitu ziren.

Urriaren 11ko 118/2022 Dekretuaren 14.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi beharko da, hargatik eragotzi gabe erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Ebaluazio-organoen proposamenak kontuan hartuta, eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren egiteko eta jardun-arloekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2024ko deialdiaren esparruan ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda. Zerrenda eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote erakunde interesdunek egintza eman zuen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eskumen-araubidearen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala