185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (173 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
4379
EBAZPENA, 2024ko irailaren 2koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urtarrilaren 9ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, laguntzak ematen dira ikerketa eta berrikuntza teknologikorako, 2024-2025 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura (2024ko urtarrilaren 17ko EHAA, 13. zk.).
Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru-kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.
2024ko uztailaren 29an ebatzi zen deialdia, eta hurrengo egunean Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– 2024-2025 aldian ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.