Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4377

AGINDUA, 2024ko irailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako udalerrian (Bizkaia) «Global School» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena, udalerri berean dagoen «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua bereizteagatik, bai eta haren baimena aldatzeko ere.

Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irakaskuntzak bereizteagatik Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz eta ikastetxe horren baimena aldatzeko eskatuz «Asociación Docente Cultural y Formación del Colegio Gaztelueta» elkarteak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Honako hauek aztertu dira: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan). Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturtetik aurrera, jarraian zehazten den ikastetxearen irekiera eta funtzionamendua baimentzea, «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irakaskuntzak bereizteagatik (ikastetxearen kodeak: 014768 eta 48005691):

Ikastetxearen kodeak: 015941 (EAE) eta 48019857 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua (BHIP).

Izen espezifikoa: «Global School».

Titularra: «Asociación docente cultural y formativa del colegio Gaztelueta».

Helbidea: Artatza auzoa, 87.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 30 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 6 unitate, 35 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

Bigarrena.– Bereizketa horren eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak kentzearen ondorioz, «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko baimena ematea. Baimen hori, 2024ko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014768 (EAE) eta 48005691 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLHIP).

Izen espezifikoa: «Gaztelueta».

Titularra: «Asociación Docente Cultural y Formativa del Colegio Gaztelueta».

Helbidea: Artatza auzoa, 87.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 9 unitate:

• 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 8 ikasposturako edukierarekin.

• 1-2 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza 13 ikasposturako edukierarekin.

• 2-3 urteko haurrentzako 4 unitate, bakoitza 18 ikasposturako edukierarekin.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, bakoitza 25 ikasposturako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, bakoitza 25 ikasposturako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Hirugarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Laugarrena.– Aipatutako ikastetxeen titularra indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Era berean, ikastetxeek martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar dute, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxe horien erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala