Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4376

AGINDUA, 2024ko irailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Aitzi» Haur-eskola pribatuaren Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate baten erabilera aldatzeagatik eta titularraren izena aldatzeagatik baimena emateko dena.

Barakaldoko (Bizkaia) «Aitzi» haur-eskola pribatuaren erakunde titularra den «Estudio Aitziber Aguirre Sociedad Limitada» erakundeak ikastetxe horren Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate baten erabilera aldatzeko eta titularraren izena aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Eskabide horri lotutako espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azken horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Barakaldoko (Bizkaia) «Aitzi» haur-eskola pribatuaren titularraren izena aldatzeko baimena ematea. Orain arte, «Estudio Aitziber Aguirre Sociedad Limitada» erakundea izan da ikastetxe horren titularraren izena, baina 2024ko irailaren 1etik aurrera, ordea, «Aitzi Eskola Sociedad Limitada Unipersonal» izena izango du.

Bigarrena.– 2024-2025 ikasturterako, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena ematea.

Hirugarrena.– Titularraren izen-aldaketak eta unitate baten erabilera-aldaketak ez dute eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan, eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 015771 (EAE) eta 48018865 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Aitzi».

Titularra: «Aitzi Eskola Sociedad Limitada Unipersonal».

Helbidea: La Bondad, 3.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

– 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

– 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

– Unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala