185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4375
AGINDUA, 2024ko irailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko «San Vicente de Paúl» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, irakaskuntzak aldatzeagatik.
Barakaldoko (Bizkaia) «San Vicente de Paúl» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Padres Paúles» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena eskatzen da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua; 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azken horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Barakaldoko (Bizkaia) «San Vicente de Paúl» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa irakasteko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014588 (EAE) eta 48000782 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «San Vicente de Paúl».
Titularra: «Padres Paúles».
Helbidea: Arauti, 1.
Udalerria: Barakaldo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:
– 2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 138 ikaspostuko edukierakoak.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostuko edukierakoak.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostuko edukierakoak.
– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 6 unitate, 210 ikaspostuko edukierakoak.
– Hezkuntza berezia: 3 gela ireki.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.