185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4373
EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 97 S&F SL erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko emandako aitorpena baltzu-izen berrira egokitzeko dena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2015eko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakunde izateko aitorpena eman zitzaion 97 S&F SL erakundeari (abenduaren 29ko EHAA, 247 zk.).
Geroago, 97 S&F SL erakundeak hainbat prozesuren ondoren izena aldatzea erabaki du; beraz, Nexio Advisory SL izena hartu du.
Ondorioz, aurkeztutako eskabidea eta aldaketa egiaztatzeko aurkeztu diren agiriak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2015eko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez 97 S&F SL erakundeari emandako aitorpena –emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakunde izatekoa– egokitzea, alegia: aitorpen hori Nexio Advisory SL entitateari emandakotzat ulertu behar da, ondorio guztietarako.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 29a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.