Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2024ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4372

EBAZPENA, 2024ko irailaren 6koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2024ko irailaren 3ko Ebazpena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2024ko irailaren 5ean jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko irailaren 3ko Ebazpena, karrerako funtzionarioa izendatzen duena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen kategoriarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala