184. zk., 2024ko irailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (428 KB - 7 orri.)
- EPUB (427 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4365
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 16koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Segurtasun Industrialaren ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan aipatutako instalazio termikoak martxan jartzeko eta aldatzeko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua ordeztu eta argitaratzen duena.
2020ko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (137. zenbakia) argitaratu zen ekainaren 30eko 81/2020 Dekretua, Segurtasun Industrialarena. Xedapen honen 5. artikuluko bigarren apartatuan aurreikusten denez, zuzendaritza eskudunak 8. eta 9. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduak argitaratuko ditu.
Eredu horien edukia eta egitura, aipatutako 5., 8. eta 9. artikuluetan ez ezik, 81/2020 Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian ere arautzen dira, eta, ondorio horietarako, honako hau aurreikusten da lehenengo apartatuan:
«Gaiaren arabera eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduek eduki eta egitura bat aurkeztu beharko dute, eta, horren bidez, gutxienez, honako hauei buruzko datuak jaso beharko dira: instalazioaren titularraren eta jarduerari buruzkoak, agente laguntzaile jarduleari buruzkoak, ordezkaritza-ahalmena gauzatzeari buruzkoak, erantzukizunpeko adierazpenean edo jakinarazpenean aipatzen den instalazioaren edo jardueraren alderdi teknikoei buruzkoak, eta gainerako erregelamendu-aurreikuspenei buruzkoak.»
Zazpigarren xedapen gehigarriak berak 3. apartatuan agintzen duenaren arabera, agindu horien arabera egindako eta onartutako ereduak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Eraikinen instalazio termikoak abian jartzeari eta aldatzeari buruzko ereduaren egokitzapen batzuk egin dira. Eredu hori proiektu estratejikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2022ko urtarrilaren 31ko Ebazpenean argitaratu zen, zeinaren bidez Segurtasun Industrialaren ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan aipatutako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduak onartu eta argitaratzen baitira. Eredu horiek, aurreko paragrafoan azaldutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Horrela, aipatutako aurreikuspenetan ezarritakoaren esparruan, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 13.1 artikuluak organo honi esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, Segurtasun Industrialaren ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuaren 5.2 artikuluari dagokionez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren eredua onartzea, eta horien aurka doan beste edozein eredu indarrik gabe uztea. Ebazpen honen bidez onartutako ereduak I.1 eranskina ordezten du aldatutako ebazpenean.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenaren eredua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 16a.
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.