184. zk., 2024ko irailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4353
268/2024 DEKRETUA, irailaren 17koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko irailaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Malentxo Arruabarrena Julián andrea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko irailaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.