Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2024ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKAL HERRIKO MEDIKUNTZAKO ERRET AKADEMIA
4347

IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 22koa, Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiarena, akademiko numerarioaren plazak deitzen dituena.

Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiak odontologia zientifikoko akademiko numerarioaren plaza bat eta traumatologiako akademiko numerarioaren plaza bat iragarri ditu, plaza horiek betetzeko. Korporazio honek betetzen dituen indarreko estatutuen arabera (13. artikulua), lanpostu hori eskuratzeko beharrezkoa da Medikuntzan edo antzeko beste zientzia batzuetan doktorearen titulua edukitzea, ospe zientifiko edo/eta profesionala edukitzea, eta gutxienez 10 urte lehenagotik lan-esperientzia edukitzea. Halaber, sentikortasun kultural nabarmena frogatu beharko da, jarduera kultural eta zientifikoetan presentzia handia eta partaidetza oparoa izanik. Eta beharrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarra izatea edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura kultural edo zientifiko berezia edukitzea.

30 egun naturaleko epea irekiko da, deialdi hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Errege Akademiaren Idazkaritzan aurkezteko: Fisiologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, 699, Bilbao.

Estatutuen 14. artikuluaren arabera, deitzen diren postu hutsak estaltzeko proposamenak hiru akademiko numerariok bermatu beharko dituzte, hautagaiaren curriculum vitaearekin eta hark sinatutako eskariarekin batera (bertan, kargua eta haren ziozko betebeharrak onartu beharko ditu). Hautagaiek ezingo dute lanpostu akademikorako beren hautagaitza pertsonalki aurkeztu. Akademiko numerario bakoitzak hautagai bakarra bermatu ahalko du.

Bilbao, 2024ko uztailaren 22a.

Akademiko idazkari orokorra,

MARIA CARMEN PÉREZ RODRIGO.


Azterketa dokumentala