Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2024ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4343

EBAZPENA, 2024ko irailaren 5ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Basordas 1-L.Este cto-3» eta «Basordas 1-O.Oeste cto-1» erdi tentsioko lineen desbideratzea Urbietako urtegiaren ondoan. Proiektua Lemoizko udal-mugartean (Bizkaia) lekututa dago.

Espedientea: 48-AT-Y-2024-00069.

AURREKARIAK

1.– 2024ko ekainaren 6an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Basordas 1-L.Este cto-3» eta «Basordas 1-O.Oeste cto-1» erdi tentsioko lineen desbideratzea Urbietako urtegiaren ondoan. Proiektua Lemoizko udal-mugartean (Bizkaia) lekututa dago.

2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2024ko uztailaren 24ko EHAAn, 2024ko uztailaren 19ko BAOn, Lemoizko udaletxeko iragarki-taulan eta 2024ko uztailaren 26ko El Correo egunkarian.

3.– 2024ko uztailaren 16an, Lemoizko Udalari eskatu zitzaion egoki joz gero beharrezkoa den baldintza teknikoa aurkezteko.

4.– Arauzko epeetan, ez da helegiterik ezta baldintza teknikorik aurkeztu.

5.– Behin espedientea aztertuta, Lurralde Ordezkaritzako energia-arloko zerbitzu teknikoek eskaeraren aldeko txostena ebatzi zuten.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarritzat hartuta, eta Lurralde Ordezkaritzako energia-arloko txostenarekin bat etorriz, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, hau

EBAZTEN DU:

1.– Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari, proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Basordas 1-L.Este cto-3» eta «Basordas 1-O.Oeste cto-1» erdi tentsioko lineen desbideratzea Urbietako urtegiaren ondoan. Proiektua Lemoizko udal-mugartean (Bizkaia) lekututa dago.

2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:

1.– Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumenetako eta bestelako baimenak edo lizentziak eragotzi eta aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Bilbao, 2024ko irailaren 5a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala