Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2024ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4336

1884/2024 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 9ko 1178/2024 Ebazpenaren bidez, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren funtzioak lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan (2024ko uztailaren 19ko EHAA, 19. zk.).

Adierazitakorako emandako epea amaituta, deialdi horretan ez da eskabiderik aurkeztu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan Osasun Prestakuntza Espezializatuaren sistema antolatzeko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan Osasun Prestakuntza Espezializatuaren Ikasketaburuaren funtzioak betetzeko deialdia bete gabe uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako web orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Galdakao, 2024ko abuztuaren 28a.

Barrualde-Galdakaoko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala