Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2024ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4332

1290/2024 EBAZPENA, irailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jaime Ruiz de Eguino Langarica jaunak, berak eskatuta, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia- eta Finantzako zuzendari izateari uzten diola adierazten duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 706/2012 Ebazpenaren bidez, Jaime Ruiz de Eguino Langarica jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen (2012ko uztailaren 16ko EHAA, 138. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jaime Ruiz de Eguino Langarica jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 3ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala