Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2024ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4328

AGINDUA, 2024ko irailaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko behin-behineko langile bat izendatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluak, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluek eta aplikagarriak diren gainerako arauek emandako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Irantzu Allende Fernandez de Eribe andrea Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkulari izendatzea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailean (5302 kodea, 1. dotazioa, sailburuorde-maila).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostuei dagozkienak eta atxikita dagoen eremuko zeregin espezifikoak izango dira.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplikatzeko.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko irailaren 11n izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki iraungiko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurretik edozein unetan ezeztatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala