Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2024ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4319

IRAGARKIA, 2024ko irailaren 4koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie, haien espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (Samaniego kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz). Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori eta igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.

Interesdunek errekerimenduen testu osoa eskuragarri dute Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Historikoaren administrazio-unitatean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 4a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala