Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2024ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4312

IRAGARKIA, 2024ko irailaren 9koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairuko etxebizitza baten esleipena bertan behera uzten duen ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Andia kalea 13, 5, Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko irailaren 9a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala