Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2024ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4307

AGINDUA, 2024ko irailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Maristak Bilbao» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

«Colegio El Salvador en Bilbao Maristas Hermanos Prov. Norte» erakundeak Bilboko (Bizkaia) «Maristak Bilbao» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Hermanos Maristak» erakundearen izenean, ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Eskabide horren espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Bilboko (Bizkaia) «Maristak Bilbao» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte, «Hermanos Maristas» erakundea izan da ikastetxe horren titularra, baina 2024ko irailaren 1etik aurrera, ordea, «Maristak Euskadi Fundazioa» erakundeak izango du titulartasuna. Horrenbestez, erakunde hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion titulartasunpeko ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan, eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014639 (EAE) eta 48002390 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Maristak Bilbao».

Titularra: «Maristak Euskadi Fundazioa».

Helbidea: Iturribide, 78.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honako edukierakoak:

– 4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, horietako bat 16 ikaspostuko edukierakoa eta beste hirurak 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 222 ikaspostuko edukierakoak.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostuko edukierakoak.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostuko edukierakoak.

– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 10 unitate, 350 ikaspostuko edukierakoak.

– Hezkuntza berezia: 4 gela ireki.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala