Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2024ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4305

EBAZPENA, 2024ko irailaren 5ekoa, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan otsoa (Canis lupus) kudeatzeko plana jendaurrean jartzen duena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez erabaki zen hasiera ematea otsoa (Canis lupus) kudeatzeko plana onartzen duen prozedurari.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 5eko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da Euskal Autonomia Erkidegoan otsoa kudeatzeko plana (Canis lupus) onartzen duen agindu-proiektua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedura arautzen duen ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluak ezarritakoa betez, jendaurrean jartzeko eta administrazio publikoei eta gizarte-sektore interesdunei entzuteko epea ireki behar da, hilabete bateko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 22.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Otsoa (Canis lupus) kudeatzeko plana jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, dokumentazioa aztergai egongo da epe horretan, bai egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/web01-tramite/eu/contenidos/anuncio_tablon/inf_2085445/eu_def/index.shtml) bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian: Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila.

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 5a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala