Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2024ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4300

IRAGARKIA, Legazpiko Bellota-GSB 35 h.e. eremuko b.10.35.5 lurzatia garatze aldera (II. fasea) Urola ibaia 120 metroko luzeran azaleratzeko eta barruko urbanizazio osagarria egiteko obren espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientearen kodea: AO-G-2024-0353.

Eskatzailea: Sprilur, SA.

Ibilgua: Urola.

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89): X = 554.235; Y = 4.768.443.

Obren deskribapena: Obra horien bidez, gaur egun estalita dagoen Urola ibaiaren 120 metroko luzera azaleratuko da, eta birgaitutako industrialdean egin beharreko urbanizazio-lanak amaituko dira, Legazpiko Bellota-GSB 35 H.E. eremuko b.10.35.5 lurzatian, Urola ibaiaren, Ibarrola errekastoaren eta Antxutxe errekastoaren bi ertzetako ibilguen zaintza-eremuan eta estalduren zati batean, Legazpin.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo, 70-1; 20015 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web-orrialdean ere ikusgai egongo da.

Donostia / San Sebastián, 2024ko irailaren 6a.

Zuzendari nagusia.
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Lan-baimenen arloko arduraduna,

IÑIGO AUZA ALDASORO.


Azterketa dokumentala