Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2024ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4299

IRAGARKIA, Ziortza-Bolibar udalerrian (Bizkaia), Arta-Olateazpi-Oxinste iturburuko ur-aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena. Espediente horren bidez, abeltzaintzako eta ureztapeneko erabilerak aldatzen dira.

Espedientearen kodea: MCA-B-2024-0003.

Eskatzailea: Aintzane Gerrikagoitia Barruetabeña.

Jardueraren kokapena: Ziortza-Bolibar.

Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):

X = 537.393; Y = 4.788.541

Eskatutako urteko bolumena: 163,25 m3.

Uraren erabilera: Abeltzaintza eta ureztaketa.

Obren deskribapena: Urak hormigoizko kutxatila-depositu baten bidez biltzen dira, eta hazbete bateko diametroko hodi baten bidez, hargune-puntutik 260 metrora dauden abeltzaintza-aska, berotegi txiki eta baratze bateraino bideratzen dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuta dauden pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 4a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala