Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2024ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4298

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arrasate/Mondragongo udalerriaren (Gipuzkoa) Garagartza auzoan dagoen Kobate ubideko 0,8 l/s ur industria-erabileran aprobetxatzeko administrazio-emakidaren espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2023-0014.

Eskatzailea: Cantera y Calera de Cobate S.L.

Jardueraren kokapena: Arrasate / Mondragón.

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): Kobate ubidea: x= 538.244; y= 4.768.892.

Eskatutako urteko bolumena: 6.000 m3 urtean.

Batez besteko emari baliokidea: 0,19 l/s.

Aldiuneko gehienezko emaria: 0,8 l/s.

Uraren erabilera: industria-erabilerak.

Obren deskribapena:

Errekatik mahuka baten bidez hartutako urak enpresa barruan dagoen 20 m3-ko edukierako andel batera eramaten dira, ondoren bideak ureztatzeko eta kamioiak garbitzeko erabiltzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 29a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala