181. zk., 2024ko irailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4297
IRAGARKIA, Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0011.
Eskatzailea: Aloña Heras Altuna.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (hilaren 30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Aloña Heras Altuna andreari administrazio-baimena eman zaiola Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa) urtean Zelai iturburuaren 959 m3 ur aprobetxatzeko, hiri-hornidurarako (etxekoa, nekazaritza-turismoa), abeltzaintzarako eta ureztaketan erabiltzeko, 20 urterako eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 29a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.