Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2024ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4289

EBAZPENA, 2024ko irailaren 9koa, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren domeinuak, azpidomeinuak eta web-ezizenak, interneteko presentzia-arauak eta gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen erabilerraztasuna arautzeko agindu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren ustez, beharrezkoa da agindu bat egitea EAE administrazio orokorraren eta haren administrazio instituzionalaren domeinuak, azpidomeinuak eta web-ezizenak, interneteko presentzia-arauak eta gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen erabilerraztasuna arautzeko.

Horrela, 91/2023 Dekretuaren Azken Xedapenetako Hirugarrenaren 1. apartatuko a), b) eta c) letretan xedatutakoa bete nahi da; izan ere, apartatu horrek ezartzen duenez, dekretu hau indarrean jarri eta bederatzi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean herritarren arretan eskumena duen organoak agindu bidez onartuko ditu alderdi horiek.

Egungo arau-egoera dela-eta, beharrezkoa da araudi hau, eta funtzio hori Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailari dagokio.

Horregatik, dekretuaren agindu zuzena betez, hori egin da.

Hauek dira jendaurreko informazioaren ebazpen hau formalizatzen den egunean egindako izapideak:

– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa) 133,1. artikuluan adierazitakoari jarraikiz (herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzearena), kontsulta publikoa egin da arauaren testua egin aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia jarrita Bertan, arauaren eraginpeko herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpeko eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteena ere, baldin eta euren helburuek arauaren xedearekin zerikusi zuzena badute. Ez da ez ekarpenik ez oharrik aurkeztu.

– 2024ko apirilaren 9an, hasteko agindua eman eta Legesarea ezagutza partekatzeko lankidetza-gunean argitaratu da, Gobernu Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko Erabakia betez, eta argitaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu da. Ez da ez ekarpenik ez oharrik aurkeztu.

– Generoaren ikuspegitik garrantzirik ez duela justifikatzen duen txostena eman da, Gobernu Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean onartutako jarraibideetan xedatutakoaren arabera. Jarraibide horiek generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteari buruzkoak, eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeari buruzkoak dira.

– 2024ko abuztuaren 1ean, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak aldez aurreko onarpen-agindua eman zuen, arau-proiektuarekin batera.

Horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea agindu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta haren administrazio instituzionalaren domeinuak, azpidomeinuak eta web-ezizenak, interneteko presentzia-arauak eta gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen erabilerraztasuna arautzekoa.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoa bete dadin, eta herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da. Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a.

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria,

MATXALEN LAUZIRIKA JAUREGI.


Azterketa dokumentala