Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2024ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4286

ERABAKIA, 2024ko irailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen zuzendaria izendatzea xedatzen duena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialen 8.5 g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Josune Retegi Ormazabal izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen zuzendari.

Bigarrena.– Erabaki honek 2024ko irailaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko presidentea,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala