181. zk., 2024ko irailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4285
ERABAKIA, 2024ko irailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Ente Publikoko Giza Baliabideen zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA:
Lehenengoa.– Luisa Larrauri Ereñozaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendari kargutik kentzea 2024ko irailaren 3ko lanaldia amaitzean, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Erabaki honek 2024ko irailaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 3a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria.
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.