Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2024ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4233

HUTS-ZUZENKETA, honako erabaki honena: Erabakia, 2024ko ekainaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurarena, irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko urteko deialdia onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak atzeman dira Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 2024ko ekainaren 26ko Erabakiaren eranskinean (2024ko irailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 175. zk.). Erabaki horren bidez, irakasle eta ikertzaileen ordainsari-osagarri gehigarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko urteko deialdia onartu zen. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da, aipatutako eranskina osorik argitaratuz.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala