178. zk., 2024ko irailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4228
EBAZPENA, 2024ko irailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena bigarren aldiz: Ebazpena, 2024ko ekainaren 19koa, zeinaren bidez argitara ematen baita gazteak euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia. Ikerlan programa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko ekainaren 19ko Ebazpenean, zeina 2024ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu baitzen (127. zk.), eta, beraz, honako hauek zuzendu behar dira:
– 2024/3123 (14/14) orrialdean, 19. artikuluaren bigarren apartatuan, hau dio:
«2.– Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga».
Baina hau esan behar du:
«2.– Aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga».
– 2024/3123 (14/14) orrialdean, «Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak» izenburua duen artikuluaren zenbakia zuzentzen da. Hau dio:
«19. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak».
Baina hau esan behar du:
«20. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak».
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.