Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2024ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4213

AGINDUA, 2024ko abuztuaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Nazaret Lanbide Heziketa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Nazaret Lanbide Heziketa» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat emateko baimen-aldaketa eskatzen baitu.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20004721 eta 012490.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Nazaret Lanbide Heziketa».

Titularra: Nazaret Fundazioa.

Helbidea: Aldakonea kalea, 36.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Administrazio zerbitzuak» oinarrizko mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

* Administrazio zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Administrazio kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

* Zuzendaritzari laguntzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

* Merkataritza jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

* Informatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

* Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Ahoaren eta hortzen higienea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Osasun dokumentazioa eta administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

* Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

* Haur Hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala