177. zk., 2024ko irailaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4210
EBAZPENA, 2024ko irailaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduaren bidez (2024ko uztailaren 19ko EHAA, 142. zenbakia), literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 11. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek aztertuko ditu dirulaguntzetara aurkeztutako eskabideak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.
Horregatik, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena- argitaratzea:
Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Jon Martin Etxebeste.
– Asun Agiriano Altuna.
– Yurre Ugarte Rodriguez.
Batzordearen idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.